2014/09/30

Musikoterapia






Musikoterapia interbentzio terapeutiko mota bat da, musikaren bidez egindakoa. Osasun mailak hobetzeko helburuarekin, eragin nahi du esparru orokor guztietan: fisikoa, emozionala, mentala, soziala, estetikoa eta espirituala. Zehazki, bilatzen diren hobekuntzak arlo hauetan: funtzio kognitiboa, gaitasun motorrak eta sozialak, emozioen garapena eta oro har bizitza kalitatea. Oinarri zabala dauka literatura zientifikoan, hala nola psikoterapian, biomusikologian, musika teorietan, psikoakustikan, integrazio sentsorialean eta musikologia konparatiboan, besteak beste.
Indikazioak hainbat osasungilek egin ditzakete: medikuek, psikologoek, terapeuta okupazionalek edo fisikoek. Teknikak, azkenik, askotarikoak dira ere bai: garapen-lanak behar bereziak dituzten pertsonekin, abestiak idatzi eta entzun oroimena eta orientazioa lantzeko adinekoekin, erlaxazio-lanak eta erritmo-entrenamendua errehabilitazio fisikorako iskemia zerebrala duten gaixoekin.
Antzinako Grezian PlatonAristoteles eta Hipokratesek bazekiten arima sendatzeko bide bat musika bera zela, eta bertako mitologian Apolo eta Asklepio jainkoak horrekin lotuta zituzten.
Horretarako erabili zituzten Greziako moduak.
Islamiar Urrezko Aroan, bestela, Al Farabik musikari buruzko liburu ezaguna idatzi zuen, "Kitab al-Musiqa" ("Musikaren liburua"). Arte mota honen eragin terapeutikoak izpirituan aurkezten zituen, besteak beste.
Gaur egun badakigu zehatzago zeintzuk diren eragin positibo horiek Alzheimer eta Parkinsonen gaixotasunetan, depresioan eta fase aurreratuan dauden asaldura neurologikoetan.
Umeengan, teoria batzuen arabera musikak eragin positiboak ditu haurdunalditik bertatik. Haurraren garapenean, lagunduko die frustrazioa pairatzen ikasteko, emozioak identifikatzeko eta adierazteko gaitasunak hobetzeko. Autismo kasuetarako ere erabligarria izan daiteke. Eta nerabeengan aldarte asaldurak daudenean, depresioa eta desoreka bipolarra batik bat.
Helduengan bestela kardiopatia iskemikoan onuragarria izan daiteke gaixotsaun koronarioan, baina bereziki erabilgarria baldin bada arlo batean hori Neurologiarena da: Istripu zerebrobaskularrak (IZB), Alzheimer eta dementzia beste mota batzuk, amnesia eta afasia sintomak daudenean. Psikiatrian, eskizofrenia eta depresioa dira indikazio nagusiak.

Adibidez:
"Nel Giardino di Suoni"/"Im Garten der Klänge" dokumental suitzarrean (Nicola Bellucci, 2010), Wolfgang Fasser musikoterapeuta itsuaren lana kontatzen dute, garun-paralitikoak diren edo larriki elbarrituta dauden umeekin egindakoa.
Halaber, "The Music Never Stopped" film estatubatuarrean (Jim Kohlberg, 2011), gradu altukoa ez zen glioblastoma diagnostikatu ostean, semea (gaixoa) eta aitaren arteko harremana hobetuko da musikaren estimulazio enpirikoari esker.

Adibidez:

Entzun arretaz hurrengo musika-saioa. Zer sentsazioa nabaritu duzu?



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.