2017/10/27

Erdi Aroaren laburpena







Erdi Aroa bi zatitan banatzen da: Goi Erdi Aroa (V.-XII) eta Behe Erdi Aroa (XIII.-XV)

Arte estiloa ,Erromanikoa landuko da Goi Erdi Aroan eta Gotikoa Behe Erdi Aroan.
Arte estilo hauekin batera doa Gregorianoa Goi Erdi Aroan eta Polifoniaren sorrera (Ars Antiqua eta Ars Nova) ,Behe Erdi Aroan.




Erdi Aroan bi musika mota garatuko dira: erlijiosoa eta profanoa.
Musika erlijiosoan dago sartuta Gregorianoa: eginkizuna izango da Jainkoari gorespena ematea.Latinez idatzita, Idazkera pneumatikoa (pneumak) eta nota karratuak. Tetragrama erabiltzen da nota karratu hauek idazteko.Kantu monodikoa da hasiera eta polifonia sorrerarekin polifonia hasiko dira bi ahots edo hiru sartzen Erdi Aroaren amaieran.



Konpositore famatuenak musika erlijiosoan: Guido de Arezzo (musika notak eta idazkera sortu zuena), Leoninus eta Perotin .

Musika profanoan, juglareen, trobadoreen eta goliardoen lana ikusiko da. Gortean eta kalean izango dute eszenatokiak. Gai nagusiak gorteko maitasunak eta gudak ziren. Musika instrumentala ere hasiko da lantzen.
Musika tresna berriak agertuko dira.Cercamo (juglarea), Ricardo Corazon de Leon, Alfontso X. dira trobadore famatuak.

Hiru bildumarik inportanteenak dira:

"Cantigas de amigo" Martin Codax
"Santa Mariaren Cantigak" Alfontso X.
"Libre Vermell" Montserrateko monasterioa.

Musika-tresna desberdinak 3 taldetan sailkatuta agertuko dira: Haizezkoak, harizkoak eta perkusiozkoak.
 Ikusi bideo honetan agertzen direnak eta sailkatu leku egokian.


2017/10/16

Erdi Aroa: Gregorianoa



VI. mendean San Gregorio Magnok "Antifonario" liburuan bildu egin zituen kristautasunaren kantu ezezagunak. Kantu hauek oinarria dute Grezian, Erroman eta  herri Juduetan.



Musika- notazioaren Historia.Guido DĂ€rezzo.






O fortuna poema goliardoa (goliardoak monje erromesak ziren) da, idatzita XIII. mendean latinez.  XX. mendean Carl Off konpositoreak oso bertsio famatua sortu zuen abesbatza eta orkestrarekin. Testua ez da erlijiosoa, horregatik da hain deigarria!

Benetako kantu Gregorianoa kantu monodikoa da, A capella, latinez abestua. Erritmo askea du baina monje batek zuzentzen du kantua idatzita tetragrama batean, nota karratuekin.