2020/09/07

2020/2021 IKASTAROA MUSIKA

 

MUSIKA ETA MUSIKAREN ADIERAZPEN GRAFIKOA

Musika soinuak idatziz adierazteka gizakiaren lorpen handi bat izan da. Hori lortzeko, musikariek musika-notazioa garatu dute, hau da, mendeen poderioz hobetzen joan den adierazpen grafiko bat. Musika-notazioari esker, iraganeko musika obra handiez gozatzeko aukera dugu.

Notek pneumetan dute jatorria. Musika idazkera hori Erdi Aroan erabiltzen zen. Punttuak, makilatxoak eta lerro makotuak jartzen dira musika-piezaren testuaren gainean.

Zeinu horiei esker, abeslariek melodia bakoitza gogora zezaketen.