2016/11/03

Musika herrikoia Erdi Aroan

Erdi Aroan musika profanoa jotzen zuten pertsonaiek musika eta dantza ikuskizunak ematen zituzten plaza, jauregi eta gazteluetan: juglareak eta trobadoreak ziren.
Jugalreak, trobadoreak, troberoak, goliardoak eta minnesängerak poeta musikariak ziren, Erdi Aroan Europako gorte feudalak bisitatuz bidaiatzen zutenak gorteko maitasuna-ri abestuz zeinean emakumezkoa edertasun eskuraezin gisara gurtua izaten zen. Musika tresnekin laguntzen zioten beren jardunari.

Juglareak herrikoiak ziren, abeslariak eta akrobatak, eta urruneko gudaldien gertakizunak kontatzen zituzten. Cercamon izenekoa famatua zen.

Trobadoreak kultura gehiagokoak, gehienetan Frantziako hegoaldekoak, nobleak izaten ziren eta proventzeraz konposatzen zuten. Ezagutzan den lehenengo trobadorea Guillermo IXa. Akitaniako dukea izan zen.

Troberoak gizarte maila guztietakoak ziren, baina sarri askotan gizon ikasiak ziren, eta ez zuten ere poesia latinez idazten, baizik eta beren herri-hizkuntza erromanikoan: iparraldeko troberoek Oil hizkuntzan idazten zuten, hala nola Rikardo I.a Lehoi-bihotzak. Alemanieraz minnesänger deitzen ziren.

Hitako artzipresteko liburuan "Libro d Buen Amor" izenekoan ospakizunetan erabiltzen dituzten musika-tresna desberdinak agertzen dira.
Orokorrean inportanteenak hauek dira:




Erdi Aroko kantu edo musika-bilduma naguziak  dira hauek:

Santa Mariaren kantigak.
Martin Kodax galiziarraren kantutegia.
Montserrateko Llibre Vermell.

Bilatu informazio gehiago bilduma hauei buruz.

Entzuteko eta ikusteko: