2023/03/13

3. Ebaluazioa: Barrokoa eta Klasizismoa

 

Barroko-ko doinuak:

Pachelbel-en Canona



Dantza: Minuetto de J.B Lully


J.S.Bach-en minuettoak





2022/11/28

2. Ebaluazioa: Polifoniaren sorrera eta Berpizkundea.

 


Bideoa ikusi ondoren....

Sortu eskema bat zure koadernoan hurrengo ezaugarriak azaltzen:

1) Zer da Berpizkundea? (Datak jarri)

2) Zer da Polifonia?

3) Zer musika-molde garatu ziren Berpizkundean?

4) Zer musika-tresna berriak agertu ziren garai honetan?

5) Zeintzuk ziren konpositorerik garrantzitsuenak Berpizkundean?






2022/05/01

Berpizkundea: Teorikoa. Barrokoaren hasiera.

 1) Berpizkundeko ezaugarri nagusia: 

a) Polifonia

b) Monodia

2) Zer da Madrigala?

a) Konposizio monodikoa da.

b) Testu polifonikoa eta profanoa duen kanta bat da.

c) Konposizio erlijioso polifonikoa da.

3) Bilatu Madrigalaren adibide bat eta azaldu zer-nolako gaiari buruzkoa da.

4) Zein izena du Madrigala Espainian?

5) Idatzi 3 Berpizkundeko musikagileren izen famatuak.

6) Berpizkundeko Harizko musika-tresnak hauek dira...

7) Berpizkundeko Haizezko musika-tresnak hauek dira...

8) Berpizkundeko perkusiozko musika-tresnak hauek dira...

9) Zer Barroko estiloa? Zein desberdintasun du Berpizkundearekin musikan ?

10) Bilatu 3 musikagile famatuak Barroko aldian.

2022/04/26

Berpizkundea

                   Konparatu hurrengo partiturak eta sailkatu Aroaren arabera: Antzin Aroa, Erdi Aroa edo Berpizkundea eta esan zergatik.           


                                                                                  A





B


C





O son do Ar https://www.youtube.com/watch?v=I6jxUDeApk0

Ay, linda amiga  https://www.youtube.com/watch?v=PHdwUgVMCyM

2021/12/08

Musika eta Historia Erdi Aroan

 1) MUSIKA IDAZKERA: Non sortu zen eta nor zen noten sortzailea (idazkera diastematikoa)

Harmonia: definizioa.

Akordeak: definizioa eta adibideak pianoan, gitarran edo ukelelean.

Testura mota: Monodikoa, Polifonikoa, Homofonikoa, ez melodikoa edo librea.

Hizkuntza musikaleko beste ikur batzuk: Tempoa (Abiadura), Ñabardurak(Intentsitatea), Erregulatzaileak.


2) MUSIKA ERDI AROAN: 2 zatitan banatzen da Goi Erdi Aroa (V.-XII) eta Behe Erdi Aroa (XIII-XV)

2 arte estilo ere garatu ziren: Erromanikoa eta Gotikoa eta 2 musika estilo edo testura erabili ziren: Monodia eta Polifonia.

Bi musika mota daude: Musika erlijiosoa eta profanoa.




3) Bilatu informazioa musika erlijiosoari buruz: Gregorianoa. Ezaugarri nagusiak eta adibide bat.

4) Bilatu informazioa musika profanoari buruz : Trobadoreen eta juglareen abestiak. Ezaugarri nagusiak eta adibide bat.

5) Partituraren azterketa:






Hemen duzue lotura musika akonpainamenduarekin:

Scarborouhg Fair