Erromanikoa eta gotikoa dira arte estilo nagusiak. Musika garatzen da batez ere monasterioetan (Elizak menperatzen zuen kultura) eta gazteluetan.
Musika gehiena erlijiosoa zen eta hurrengo estilo musika ota garatu ziren:
Gregorianoa: ahozko kantu monodikoa latinez abestua. Silabikoa ala melismatikoa izan daiteke.
XI-XIV Ars Antiquaren estiloa garatzen da polifoniarekin batera eta gero, Ars Novako estiloa garatu zen (XIV-XV. mendeak) polifonian elementu berriak sartzeko.
Musika profanoa ere garatzen da gazteluetan eta apur bat herrian, hau da, juglareen eta trobadoreen musika.
Juglareak, trobadoreak, troberoak, goilardoak eta minnesängerrak Erdi Aroko musikari eta olerkariak ziren. Europako gorte feudaletan ibili zirenez gorteko maitasuna abesten zuten euren musika-tresnekin.
Musika tresna inportanteenak hauek ziren:
Musika Erdi Aroari buruzko bideo honetan laburpen bat bat dago. (Espainoilez)
Musika soinuak idatziz adierazteka gizakiaren lorpen handi bat izan da. Hori lortzeko, musikariek musika-notazioa garatu dute, hau da, mendeen poderioz hobetzen joan den adierazpen grafiko bat. Musika-notazioari esker, iraganeko musika obra handiez gozatzeko aukera dugu.
Notek pneumetan dute jatorria. Musika idazkera hori Erdi Aroan erabiltzen zen. Punttuak, makilatxoak eta lerro makotuak jartzen dira musika-piezaren testuaren gainean.
Zeinu horiei esker, abeslariek melodia bakoitza gogora zezaketen.
Ikusi hurrengo bideoa arretaz eta bereiztu zer gauza erlazionatuta musika-parametroekin agertzen diren. Gogoratu zeintzuk diren: Garaiera, Intentsitatea, Iraupena eta Tinbrea.
Kutsadura akustikoa. Begiratu arretaz hurrengo bideoa eta egin ausnarketa bat gai horretaz.
Azaldu egoera bat klasearen aurrean eta bilatu konponbide bat.