2017/03/26

Forma berriak Klasizismoan: sonata eta opera komikoa




                            SONATA FORMAREN ANTOLAMENDUA, HAUXE DA:

  A) Azalpena:

-1. gaia
-Zubia (lotura pasartea)
-2. gaia

B) Garapena:
- Atal askea, garapeneko gaien edo gai musikal berri baten-edo bien-osagai erritmiko,melodiko eta abarrekin konposatua.

C) Berrazalpena: 

-1. gaia
-Zubia
-2.gaia
-Koda




Opera bufa edo komikoa jaio zen opera serioaren aurka eta gai mitologikoen aurka. Pergolesi-k idatzi zuen orduan,"La serva padrona" gai herrikoi batekin eta amaiera zoriontsuarekin. Erromantizismoaren zehar opera komikoa garatuko da pilo bat Alemaniakokantuarekin batera,Lieder-ra izenekoa.









2017/03/19

Klasizismoa



Lotura honetan,ariketak dituzue orkestrako musika tresnak identifikatzeko:                                                        
                https://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/16691/la_orquesta.htm





2017/01/22

Barrokoa: Lehenengo Opera eta orkestra barrokoa.




Barrokoko musikariak, Errenazimenduko polifoniarekin aspertuta,hura albo batera utzi,eta laguntzaren monodiara (melodia-linea bakarra) bueltatu ziren. Printzipio hori konposizio guztietan aplikatu zuten. Opera musika-moldea sortu zuten eta opera-antzokiak egin zituzten eta ikus-entzuleengandik harrera ona jaso zuten abeslari bikainak agertu ziren eta. Emakumeek debekatuta zutenez abestea antzerkietan gizonek egiten zituzten emakumezko paperak eta Kastratiak agertu ziren. Espainian eta Italian oso famatua izan zen "Farinelli" abeslaria.





Musikaren garai guztietan, sortzaile bikainak egon dira, baina garrantzitsuena Johann Sebastian Bach litzateke. Bach-i esker,musikaren artea unerik gorenera iritsi zen. Bere lana askok miretsi dute eta bere konposatzeko era oraindik ere ikasten da musikaeskoletan.
Bi aldiz eskondu zen eta 32 seme alaba izan zituen. Horieta batzuk ere musikari izan ziren.
Organo jole bikaina izan zen.
Bach-ek orkestra Barrokoko konpositorerik inportanteena izan zen,Vivaldirekin batera.






2017/01/08

Berpizkundeko ariketak


    -BERPIZKUNDEA- ARIKETAK DBHko 2. maila

  1. Idatzi definizio bakoitza bere lekuan: Testura monodikoa, Homofonikoa edo Kontrapuntistikoa.
    a) Bi ahots edo doinu gehiago, erritmo eta hitz berdinak, baina soinu desberdinak dituztenak. _______________
    b) Doinu desberdinak, erritmo eta sarrera desberdinekin.__________________
    c) Ahots bakarreko doinua, “a capella”._____________________   


  1.  Egia ala Gezurra esaldiaren amaieranidatzi eta azaldu zergatik dagoen gaizki.
  • Motetea Alemaniako kantu profanoa da.
  • Madrigala konposizio monodikoa eta erlijiososa da.
  • Bilantzikoa Frantziako musika-molde erlijiosoa da.

    1. Osatu esaldiak ondorengo hitzekin: Antzinaro klasiko; kultur; antropozentrismoa; teozentrismoa;

Berpizkundea_____________mugimendu bat da.
Berpizkundean _____________dator, Erdi Aroko_______________-aren ondoren. Gizonak ________________-arekin birtopaketa bat egiten du.

    4) Zeintzuk dira Berpizkundearen ezaugarri nagusiak musikan? Biribildu zuzenak direnak.
  • Berpizkundean estilo polifonikoa garatzen da.
  • Harizko musika-tresna berriak , lauta eta txirimia asmatzen dituzte.
  • Musikaria-k mezenasen babesa jasotzen du.
  • Hankako biola-k edo biola da ganba, egungo biolontxeloaren itxura du.
  • Pianoa musika-tresnarik garrantzitsuena izan zen.
  • Ahozko musika-molderik inportanteenak bariazoa eta toccata ziren .

    1. Ay, linda amiga” doinua entzun eta adierazi bere Berpizkundeko ezaugarriak:

a) Musika-tresnak:__________________________

b) Musika-molde Instrumentala ala bokala:_________________________

c) Erlijiosoa edo profanoa:_________________________

d) Polifoniko homofonikoa edo kontrapuntistikoa:_________________________





    1. Sailkatu musika-tresna hauek bere lekuan: Bihuela, klabikordioa, txirimia, oboea, hankako biola,viola da braccio.
Kordofonoak edo hari instrumentuak________________________________________________________


Haize aerofonoak___________________________________________________________

  1. Ahozko musika Erreforman eta Kontraerreforman. Erreforma erlijiosoak eta eragina musikan. Musika-molde erlijiosoak.
    ____________________________________________________________________



8) Bilatu zer den bariazioa eta zein izena zuen Espainian.

_________________________________________________________________________



  1. Berpizkundeko konpositore baten biografia bilatu eta idatzi. (Adibidez, J. Desprez, Tomás Luis de Victoria edo C. Monteverdi)

2016/12/19



                                             BERPIZKUNDEKO MUSIKA-TRESNAK











Errenazimenduko musika-tresnak, Erdi Arokoak bezala, harizkoak, haizezkoak eta perkusiozkoak izan daitezke. Azken horiek ez dira aldatzen, baina besteetan zenbait tresna berri dago. Adibidez.......

Biola da ganba - 6 hari dituen harizko musika-tresna da.




Biola da braccio-Jotzen duenaren kokotsaren azpian kokatzen da. Hari igurtzizko musika-tresna biolinaren aurrekaria dena.






Lauta eta Vihuela. Hari sakatuzko musika-tresnak dira eta IX. mendetik arabiarrek sartu zuten Espainian, gitarraren aurrekariak dira.





Gero hari pitzatuzko musika-tresna berriak agertuko dira, klabikordioa, espineta, birjinala, klabezina eta klabizenbaloa.






Haizezkoen artean: kromornoa, organoa garatzen da pilo bat, irristagailudun tronboia edo sakabutxea, korneta eta Racketta, tronpeta ere Berpizkundean garatzen da.

                                         Berpizkundeko tronpeta: tronpeta naturala.



2016/11/03

Musika herrikoia Erdi Aroan

Erdi Aroan musika profanoa jotzen zuten pertsonaiek musika eta dantza ikuskizunak ematen zituzten plaza, jauregi eta gazteluetan: juglareak eta trobadoreak ziren.
Jugalreak, trobadoreak, troberoak, goliardoak eta minnesängerak poeta musikariak ziren, Erdi Aroan Europako gorte feudalak bisitatuz bidaiatzen zutenak gorteko maitasuna-ri abestuz zeinean emakumezkoa edertasun eskuraezin gisara gurtua izaten zen. Musika tresnekin laguntzen zioten beren jardunari.

Juglareak herrikoiak ziren, abeslariak eta akrobatak, eta urruneko gudaldien gertakizunak kontatzen zituzten. Cercamon izenekoa famatua zen.

Trobadoreak kultura gehiagokoak, gehienetan Frantziako hegoaldekoak, nobleak izaten ziren eta proventzeraz konposatzen zuten. Ezagutzan den lehenengo trobadorea Guillermo IXa. Akitaniako dukea izan zen.

Troberoak gizarte maila guztietakoak ziren, baina sarri askotan gizon ikasiak ziren, eta ez zuten ere poesia latinez idazten, baizik eta beren herri-hizkuntza erromanikoan: iparraldeko troberoek Oil hizkuntzan idazten zuten, hala nola Rikardo I.a Lehoi-bihotzak. Alemanieraz minnesänger deitzen ziren.

Hitako artzipresteko liburuan "Libro d Buen Amor" izenekoan ospakizunetan erabiltzen dituzten musika-tresna desberdinak agertzen dira.
Orokorrean inportanteenak hauek dira:




Erdi Aroko kantu edo musika-bilduma naguziak  dira hauek:

Santa Mariaren kantigak.
Martin Kodax galiziarraren kantutegia.
Montserrateko Llibre Vermell.

Bilatu informazio gehiago bilduma hauei buruz.

Entzuteko eta ikusteko:


 


 

2016/10/23

ERDI AROA: GREGORIANOA


Kantu Gregorianoa, Eliza katolikoaren kantu ofiziala izan zen Erdi Aroan zehar. Garatzen da batez ere, IX eta X. mendetik aurrera. Bere jatorria dago kristautasunetik " salmodia "izeneko kantuekin.
Kristautasun gune bakoitzean bere estilo garatu zuten baina, S.Gregorio I aita santua (VI-VII) hasi zen biltzen Europa kantu guztiak (salmodiak,himnoak eta antifonak) eta sortu zuen Gregoriano izeneko kantua.




Ezaugarri orokorrak:


  • Kantu monodikoa eta latinez idatzita dago.
  • Abesten da mezatan eta ofizioetan.
  • Erritmoa askea da.Ez dauka konpasik. Badago zuzendari bat denbora markatzeko eta noten altuerak (neumak)
  • Jarraitzen dute erabiltzen Greziako eskalak edo moduak: doriarra, frigiarra, lidiarra, eta abar.
  • A capella abesten da, ez dago musika-tresnarik.
  • Musika erlijiosoa denez, monjek, fraideek edo mojek bakarrik abesten dute.

LANA:

Bilatu informazio gehiago Gregorianoari buruz eta saiatu testu bat idazten irudi batekin edo bideo batekin irudiztatzen.

Musika Historia Erdi Aroan:kantua garatzen da gero eta gehiago Guido DÁrezzok, monje beneditiarrak sortu zituen musika notak S. Joan erreserkian.




THE STORY OF GUIDO D´AREZZO: