2016/10/23

ERDI AROA: GREGORIANOA


Kantu Gregorianoa, Eliza katolikoaren kantu ofiziala izan zen Erdi Aroan zehar. Garatzen da batez ere, IX eta X. mendetik aurrera. Bere jatorria dago kristautasunetik " salmodia "izeneko kantuekin.
Kristautasun gune bakoitzean bere estilo garatu zuten baina, S.Gregorio I aita santua (VI-VII) hasi zen biltzen Europa kantu guztiak (salmodiak,himnoak eta antifonak) eta sortu zuen Gregoriano izeneko kantua.




Ezaugarri orokorrak:


  • Kantu monodikoa eta latinez idatzita dago.
  • Abesten da mezatan eta ofizioetan.
  • Erritmoa askea da.Ez dauka konpasik. Badago zuzendari bat denbora markatzeko eta noten altuerak (neumak)
  • Jarraitzen dute erabiltzen Greziako eskalak edo moduak: doriarra, frigiarra, lidiarra, eta abar.
  • A capella abesten da, ez dago musika-tresnarik.
  • Musika erlijiosoa denez, monjek, fraideek edo mojek bakarrik abesten dute.

LANA:

Bilatu informazio gehiago Gregorianoari buruz eta saiatu testu bat idazten irudi batekin edo bideo batekin irudiztatzen.

Musika Historia Erdi Aroan:kantua garatzen da gero eta gehiago Guido DÁrezzok, monje beneditiarrak sortu zituen musika notak S. Joan erreserkian.




THE STORY OF GUIDO D´AREZZO:






2016/10/09

Musikoterapia







Bilatu testu zatitxo bat musika Antzinaroa-ri edo musikoterapia-ri buruz eta argudiatu zure iritzi pertsonala gai hauetaz .
Hurrengo lotura  eginda dago checkthis aplikazioarekin eta adibide desberdinak agertzen dira.
(Aplikazio 2.) Bilatu beste batzuk eta partekatu zure klasean.


http://checkthis.com/ivz6



2016/10/02

Seikilosen epitafioa



Entzun arretaz bi bertsio hauek eta saiatu bereizten desberdintasunak musika parametroak aztertzen.

2016/09/25

Tinbrea: Ahots motak eta musika-tresnak





Entzumena: Bobby Mc Ferrin. Aria D minorrean- J.S Bach


Gizonezko ahotsak: Tenorra, baritonoa, baxua


Ahotsak 1. musika-tresna da.



Ahots guztiak eta musika-tresnak

2016/09/18

Infrasoinuak eta ultrasoinak





Gizonak ezin ditu infrasoinuak entzun; zenbait animaliak , ordea bai, haien zentzumenarentzat bibrazio-maiztasunen mugak zabalagoak baitira.

Elefanteek erabiltzen dituzte infrasoinuak haien artean komunikatzeko eta entzumen sentsibilitate handia dutenez, nabaritzen dituzte 20Hz tik beherako soinuak esaterako, erupzio bolkanikoa,lurrikada edo tornadoa gertatu baino lehen oso frekuentzia baxuetan mugitzen direla eta.

Landa grabaketak egiteak gure inguruneko hots konplexuak edo entzungaitzak jasotzea suposatzen du askotan. Arrazoi horregatik grabaketa hauek egiten dituzten teknikari edo artistek beraien ekipamendua muturrera eraman ohi izaten dute, egoera zailenak ere grabatuz, eta erabilera hauei esker, gaur egun soinua grabatzeko teknologia oso aurreratua topa dezakegu merkatuan. Aurrerapen hauekin batera, soinuak grabatzeko teknikak ere asko ugaritu dira, mikrofonoen kokapen eta konbinazio tekniketatik hasi eta gure belarriak entzuten ez dituzten soinuak jasotzeko moduetaraino. Horren adibide dira bibrazioak jasotzeko mikrofonoak (kontaktuzko mikrofono bezala ezagunak), urazpiko soinuak grabatzekoak (hidrofonoak), maiztasun oso altuko (ultrasoinuak) edo oso baxuko soinuak (infrasoinuak) entzunarazteko gailuak, eremu elektromagnetikoak entzuteko sentsoreak...


2016/09/07

1. Ebaluazioa: Musika-Historia


XXI. mendean gaude...eta zer dakigu gure Musika-Historia-ri buruz? Entzun eta ikusi arretaz hurrengo bideoa eta saiatu bereizten zer dakizun.