2015/03/18

Musikaren garapena

Barroko aldian orkestrako harizko musika-tresnak agertzen dira luthierr-ei esker. Cremonan (Italia) luthier famatuenak, Stradivarius, Amati, Guarneri, etab. garatu zituzten hari igurtzizko musika-tresna guztiak eta munduan zehar zabaldu ziren eskulangileen hauen teknikak eta izenak.

Klasizismoan orkestra sinfonikoa garatu eta handitu zen, eta Beethovenekin, XIX. mendearen hasieran, gailurrera iritsi zen bere Sinfonia koralarekin (9. Sinfonia).

Zer gertatu zen XIX. mendean? Irudimenaren poterea, adierazkortasuna, musika-tresnen garapenarekin batera estilo eta korrente desberdinak jaio ziren eta XX. mendeko gertaera historikoekin topo egin ziren.

XXI. mendean ezin dugu ahaztu Bach-en oroimena eta musika klasikoa, oraindik ere funtzekoa delako gaur egungo musika erabiltzeko eta konposatzeko, armonia oinarriak  Barroko eta Klasizismo Garaian osatu ziren eta.




2015/02/10

Barrokoa



"Biolin gorria"-ren eszena bat. Cremonan jaio eta sortu ziren lehenengo hari-igurtzizko musika-tresnarik famatuenak: Stradivarius, Amati, Guarnerius, etb ziren 1. luthierrik ospetsuenak. Biolinak, biolak, biolontxeloak eta kontrabaxuak hasi ziren erabiltzen orkestretan. Modu honetan orkestraren tamaina handitu zen eta konpositoreek konposatu zituzten kontzertu grossoak, bakarlarientzako kontzertuak eta 1. balletak,operak eta zartzuelak.
Arte eszenikoan txarto ikusia zegoen emakuak agertzea eta lehenengo emakumezko paperak castratiek egiten zituzten. Farinelli izan zen castratti famatu bat eta Espainiako gortean eta Europan zehar egon zen abesten. Hemen dugu beste pelikula famatu bat bere bizitzari buruz...."Farinelli"

Stradivarius bizitza. Luthier.


2014/12/10

Musika moldeak Berpizkundean


Berpizkundeko abestirik famatuenak madrigalak dira. Espainian bilantziko izena dite eta Frantzian Chanson-ak dira. Izarea polifonikoa dituzte eta hasieran kantu profanoak ziren.Ingalaterran kantu zenbait ahotsetarako "ayreak" dituzte izena.

Entzumena: J. Desprez (1445-1521) "Kilkerra"



Musika molde instrumentalak agertzen dira musika-tresnen aurrerapen teknikoekin batera eta musikari profesionalak ospe handia bereganatzen du mezenasei esker.
Musika molde instrumentalak sortzen dira arrakasta honekin eta inportanteenak bariazioa (diferentzia Espainian), toccata, fantasia  (tiento, Espainian) eta ricercare dira.


Entzumena: W.A.Mozart Ah,vous dirai-je maman


Entzumena: J.S. Bach: Toccatca y Fuga

2014/12/05

Musika-tresnak Berpizkundean

Berpizkudean musika-tresna berriak agertzen ziren eta aurrerapen teknikoei esker Erdi Arokoak hobetu eta garatu egin ziren.

Kordofonoak edo Harizko musika-tresnak:

  • Hankako biola eta biola da braccio. (Biolontxeloaren eta biolinaren aintzindariak)
  • Lauta, bihuela, klabea edo klabizenbaloa. (Espineta eta birjinalak dira barianteak) 
Haizezkoak edo Aerofonoak:

  • Txirula, oboea eta organoa
  • Tronpeta 
Perkusiozkoak:

  • Kaskabiloak, panderetak, triangelua, danborrak.


Entzun arretaz hurrengo adibideak:



Juan de la Encina-ko madrigala entzun ondoren bilatu informazio gehiago konpositore horri buruz.






2014/11/11

Musika-tresnak Erdi Aroan

Musika-tresna desberdinak ikusiko ditugu bideo hauetan.
 Harizkoak:Salterioa, zanfoƱa, Rabel-a edo lauta.
Haizezkoak: Dultzaina, gaita (Kornamusa),Txirula.Cromornoa, etab.
Perkusiozkoak: Danborra, pandereta, triangelua, koskabiloak, etab.




2014/11/05

Erdi Aroa: Gregorianoa, troberoak eta juglareak



Hurrengo bideoan, agertzen dira Erdi Aroko musika-tresnarik garrantzitsuenak, bi musika mota: inportanteena ahozko musika erlijiosoa Gregorianoarekin, eta profanoa, ahozkoa eta instrumentala ,gazteluetan egindakoa, troberoekin.

Adibideak ikusi ondoren, saiatu laburpen bat egiten, estiloak eta motak ondo azaltzen eta gehitu konpositorerik inportanteenak, esaterako, Alfontso X., eta Martin Codax.



2014/10/19

Musika-tresnak Antzin aroan


HAIZEZKO MUSIKA-TRESNAK
Entzun ezazu hurrengo adibideak:

ERABILIENAK HODI ORGANOA, AULOS-A ETA PAN TXIRULA ZIREN

Aulos-a Antzinako Greziako haizezko musika-tresna bat da. Oso berezia da tutu bikoitza duela eta.










HODI-ORGANOA (HYDRAULIS)

Hydraulis-ak urarekin funzionatzen duen haizezko musika-tresna da. Urez betetako ontziak ditu eta modu honetan,haizezko presioa mantetzen da.





PAN TXIRULA

Pan jainkoak asmatutako musika-tresna da. Txirula honek hainbat kanabera-tutu ditu elkarri lotuak. Afinazioa, berriz, tutu bakoitzak duen luzeraren ondorio da, beheko aldean itxirik baitaude.





Lotura honetan agertzen dita antzinaroko musika-tresna batzun Egipton.Ikusi eta bereiztu perkusiozkoak, harizkoak eta haizezkoak.