2017/09/04

Oihartzuna, erreberberazioa, erresonantzia


Oihartzuna eta erreberberazioa
                                      Erresonantzia

2017/04/24

Erromantizismoa



ERROMANTIZISMOAN musika-tresnak hobetzen dira eta orkestra sinfonikoa handitzen da poema sinfonikoak konposatzeko. Musika molde instrumental desberdinak agertzen dira: polkak, galopak, balsakfantasiak, mazurkak..haietako batzuk pianoarekin interpretatzeko.


                                  " Pianojolea" (2002)


                                   " Beltxarga beltza" (2010)

XIX. mendean ballet handiak idatzi ziren: "Beltzargen aintzira", "Romeo eta Julieta", "Coppelia"...


Operan, 1. prima donna edo abeslari birtuosoak agertu ziren. "Florence Foster Jenkins" istorioa kontatzen da film honetan (2016). Opera desberdinak agertu ziren: belkantismoa,verismoa,opera komikoa, Alemaniako opera nazionala eta Frantziako opera lirikoa.












"Amuarraina" eta "Margarita en la rueca", Schuberten 2 lieder famatuak dira.
Forma ABA. Lotura honetan informazio gehiago dago.

http://elblogdeatticus.blogspot.com.es/2010/05/la-trucha-franz-schubert.html







Pizzicato polka: Johann Strauss:


Musika programatikoa.
2 Poema sinfonikoa: " Gau bat  mendi soilduan", akelarre bat mendian. Walt Disneyk erabilitako musikarekin eta "Erakusketa bateko margolanak "(Mussorgski). Viktor A. Hartmann-en koadroetan oinarrituta.













2017/04/03

Ariketak educaplay-Entzumenak



Lotura honetan duzue ariketa bat musika-tresnekin erlazionatuta:


https://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/2916975/musika.htm


Lotura honetan Klasizismoarekin lotuta  ariketa bat duzue :

https://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/2655207/klasizismoa.htm



                                             Papageno-ren Aria. "Txirula magikoa"



                                                Sinfonia "Ezustea" Haydn

2017/03/26

Forma berriak Klasizismoan: sonata eta opera komikoa




                            SONATA FORMAREN ANTOLAMENDUA, HAUXE DA:

  A) Azalpena:

-1. gaia
-Zubia (lotura pasartea)
-2. gaia

B) Garapena:
- Atal askea, garapeneko gaien edo gai musikal berri baten-edo bien-osagai erritmiko,melodiko eta abarrekin konposatua.

C) Berrazalpena: 

-1. gaia
-Zubia
-2.gaia
-Koda




Opera bufa edo komikoa jaio zen opera serioaren aurka eta gai mitologikoen aurka. Pergolesi-k idatzi zuen orduan,"La serva padrona" gai herrikoi batekin eta amaiera zoriontsuarekin. Erromantizismoaren zehar opera komikoa garatuko da pilo bat Alemaniakokantuarekin batera,Lieder-ra izenekoa.









2017/03/19

Klasizismoa



Lotura honetan,ariketak dituzue orkestrako musika tresnak identifikatzeko:                                                        
                https://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/16691/la_orquesta.htm





2017/01/22

Barrokoa: Lehenengo Opera eta orkestra barrokoa.




Barrokoko musikariak, Errenazimenduko polifoniarekin aspertuta,hura albo batera utzi,eta laguntzaren monodiara (melodia-linea bakarra) bueltatu ziren. Printzipio hori konposizio guztietan aplikatu zuten. Opera musika-moldea sortu zuten eta opera-antzokiak egin zituzten eta ikus-entzuleengandik harrera ona jaso zuten abeslari bikainak agertu ziren eta. Emakumeek debekatuta zutenez abestea antzerkietan gizonek egiten zituzten emakumezko paperak eta Kastratiak agertu ziren. Espainian eta Italian oso famatua izan zen "Farinelli" abeslaria.





Musikaren garai guztietan, sortzaile bikainak egon dira, baina garrantzitsuena Johann Sebastian Bach litzateke. Bach-i esker,musikaren artea unerik gorenera iritsi zen. Bere lana askok miretsi dute eta bere konposatzeko era oraindik ere ikasten da musikaeskoletan.
Bi aldiz eskondu zen eta 32 seme alaba izan zituen. Horieta batzuk ere musikari izan ziren.
Organo jole bikaina izan zen.
Bach-ek orkestra Barrokoko konpositorerik inportanteena izan zen,Vivaldirekin batera.






2017/01/08

Berpizkundeko ariketak


    -BERPIZKUNDEA- ARIKETAK DBHko 2. maila

  1. Idatzi definizio bakoitza bere lekuan: Testura monodikoa, Homofonikoa edo Kontrapuntistikoa.
    a) Bi ahots edo doinu gehiago, erritmo eta hitz berdinak, baina soinu desberdinak dituztenak. _______________
    b) Doinu desberdinak, erritmo eta sarrera desberdinekin.__________________
    c) Ahots bakarreko doinua, “a capella”._____________________   


  1.  Egia ala Gezurra esaldiaren amaieranidatzi eta azaldu zergatik dagoen gaizki.
  • Motetea Alemaniako kantu profanoa da.
  • Madrigala konposizio monodikoa eta erlijiososa da.
  • Bilantzikoa Frantziako musika-molde erlijiosoa da.

    1. Osatu esaldiak ondorengo hitzekin: Antzinaro klasiko; kultur; antropozentrismoa; teozentrismoa;

Berpizkundea_____________mugimendu bat da.
Berpizkundean _____________dator, Erdi Aroko_______________-aren ondoren. Gizonak ________________-arekin birtopaketa bat egiten du.

    4) Zeintzuk dira Berpizkundearen ezaugarri nagusiak musikan? Biribildu zuzenak direnak.
  • Berpizkundean estilo polifonikoa garatzen da.
  • Harizko musika-tresna berriak , lauta eta txirimia asmatzen dituzte.
  • Musikaria-k mezenasen babesa jasotzen du.
  • Hankako biola-k edo biola da ganba, egungo biolontxeloaren itxura du.
  • Pianoa musika-tresnarik garrantzitsuena izan zen.
  • Ahozko musika-molderik inportanteenak bariazoa eta toccata ziren .

    1. Ay, linda amiga” doinua entzun eta adierazi bere Berpizkundeko ezaugarriak:

a) Musika-tresnak:__________________________

b) Musika-molde Instrumentala ala bokala:_________________________

c) Erlijiosoa edo profanoa:_________________________

d) Polifoniko homofonikoa edo kontrapuntistikoa:_________________________





    1. Sailkatu musika-tresna hauek bere lekuan: Bihuela, klabikordioa, txirimia, oboea, hankako biola,viola da braccio.
Kordofonoak edo hari instrumentuak________________________________________________________


Haize aerofonoak___________________________________________________________

  1. Ahozko musika Erreforman eta Kontraerreforman. Erreforma erlijiosoak eta eragina musikan. Musika-molde erlijiosoak.
    ____________________________________________________________________



8) Bilatu zer den bariazioa eta zein izena zuen Espainian.

_________________________________________________________________________



  1. Berpizkundeko konpositore baten biografia bilatu eta idatzi. (Adibidez, J. Desprez, Tomás Luis de Victoria edo C. Monteverdi)